Urien-Anbe S.Z

URIEN

Aitorrek txikitatik argi izan zuen artzaintzan aritu nahi zuela, eta hainbat ikasketa egin ondoren, 2012an URIEN gaztandegia sortu zuen. 2020an Izarne batu zen proiektura, eta ordutik abere kopurua handitu eta gazta mota ezberdinak egiten dituzte. Gaur egun 350 ardi (Gorbeiako Latxa buru beltza) eta 20 behi inguru dituzte.

Urtarriletik ekainera Idiazabal eta gazta urdina egiten dituzte; udan, berriz, mendian egindako gazta handi eta krematsuak. Ardiak udazkenera arte mendian egoten dira. Behiak Asturiana de la Montaña (Casina) arrazakoak dira, txahalak mendian hazten dira eta okela zuzenean saltzen dute. Proiektuko produktu, abere eta lur guztiak ekologikoak dira.